dimanche 14 juillet 2013

Baionako gazteek okupazioa bertan behera utzi dute Herriko Etxearekin akordio batera iritsi ondoren


source: Kazeta info

Baionako Gazte Asanbladak Herriko Etxeko lokal bat okupatu zuen larunbatean Gaztetxea egiteko. Larunbat gauean okupazioa bukatu zuten Herriko Etxearekin akordio batetara ailegatu ondoren. Asteartean prentsurreko bat emanen dute akordioaren nondik norakoak esplikatzeko. 2012ko otsailetik Herriko Etxearekin bilkurak izan zituzten, hiriaren biziarazteko lanean Asanbladak lokal baten galdetzen baitu. Baina batzar horietatik erantzunik ez zuenz jaso Justizia jauregi ohia okupatzea deliberatu zuten. Ekainaren azken egunetan gazteek prentsaurreko bat eman zuten erakunde publikoari erantzuteko aste beteko epea ematen ziotela erranez."Herriko Etxearen ezezkoaren aitzinean gure baitatik eskuratu dugu Gaztetxea.Hemendik aitzina egun osoko animazio/hitzorduak antolatuko ditugu bertan" adierazi du Asanbladak. Egun bakarrez izan bada ere animazioak eginen dituzte deneri irekiak, txalaparta tailerra, tangoa eta Hip Hop Battle bat egin zituzten, ikusi bideoa. Asanblada ere izan zen Espainiako karrikan. Gaztetxea aldarrikatuz Asanbladako kideek Baionako karriketan zehar martxa egin zuten, bideoa hemen. Barnean okupazioaen argazki galeria, eta bideoa, non lokala, giroa eta asanblada agertzen diren.
Duela lau urte eta erdi sorturiko elkarte bat da Gazte Asanblada hainbat Baionako gazteren artean ikusten zuten behar bateri erantzuteko asmoz. Gazteen bizitza soziala aktibatzeko tresna eskasia ikusirik, gabezia horri gazte orori irekia legoken dinamika abiatu nahi dute. "Gure helburua, gazteei hainbat espazio, ekimen edota proiektutan parte hartzeko aukera eskaintzea litzateke eta guzti horiek modu kolektiboan aurrera eramatea" adierazi dute Gazte Asanbladatik.

"Gazteontzako disposizioan ditugun tresnek dibertsitate gutti dituztela ere afirmatu genezake : gaur egun aisialdirako adibidez, nagusiki kirola edota mozkorkeria izaten dira aterabideak, beste hainbat arlo bazterrean utziz" azpimarratu dute Asanbladatik Gaztetxearekin aniztasuna piztu nahi dutela ere aldarrikatuz. Deneri irekia izatea nahi dutela nabarmendu dute: "Gure helburua, gazteei hainbat espazio, ekimen edota proiektutan parte hartzeko aukera eskaintzea litzateke eta guzti horiek modu kolektiboan aurrera eramatea".

Ekimen ezberdinen antolaketa azken lau urteetan aitzina eraman dutela nabarmendu dute. Egun elkartean 40 bat gazte biltzen dira eta haien ekimenen bitartez 400 pertsona ingururengana ailegatzen dia hilabetero edo bi hilabetero egiten dituzte.

Baionako Gazte Asanbladak bere proiektua aitzinera eraman dezan ezinbestekotzat jotzen du lokal txukun baten beharra. Behin eta berriz, gure hainbat ekimenetan aldarrikatu izan dute Baionako herriak Baionako Gazte Asanbladak kudeaturiko lokal bat behar duela.

Baionako Gazte Asanbladak, lokal baten beharra ez du soilik aldarrikatu, baizik eta galde hori Baionako Herriko Etxera helarazi du, bilkura formal batzuk burutuz Herriko Etxeko arduradun gorenekin. Joan den urteko otsailetik Herriko Etxearekin bilkura erregularrak mantendu dituzte, lokal bat ukaiteko xedearekin eta bilkura horietan Baionako Herriko Etxeko arduradun nagusiak presente izan dira.

Baina urte bat pasa ondoren eta hainbat bilkura ukan ondoren, gaur egun Baionako Herriko etxeak berririk ez duela eman eta proposamenik ere egin ez duela ikusirik Baionako Gazte Asanbladak erabaki du Herriko Etxearena den lokal bat okupatzea. Espainiako karrikan den justizia jauregi ohia okupatu dute, Baionako Gaztetxea sortu ahal izateko. "Herriko Etxearen ez-axolagabekeriaren aitzinean, gazteok gure kabuz lortu dugu Baionako Gaztetxea!" adierazi dute Asanbladatik